2016(e)ko maiatzaren 6(a), ostirala

ESTRAESKOLARREN GEHIEGIKERIA



Gizarte Kapitalista batean bizi gara, horrek gure haurren egunerokotasunean ondorioak dakartza. Sistema ekonomiko, politiko eta sozial honen ondorioz, etekin ekonomikoak garrantzi handia du eta horretarako, lanpostu kualifikatu bat lortu beharra dago, eta lanpostu kualifikatu hori lortzeko ikasketa kualifikatuak burutu behar dira. Hortaz, haurrek presio gehiegi jasaten dute txikitatik ikasketa kualifikatu hauek burutzeko, estraeskolarren beharra ikusten da gaur egun kualifikazio maila altua txikitatik lor dezaten, eskolarekin nahikoa ez delako, besteak beste, ingelesaren estraeskolarra dugu adibide argiena.

Gaur egungo hezkuntzaren ikuspegia distortsionatua dugu, hau da, gehiago jakinez gero, lanpostu hobeago bat lortuko dugu, etekin ekonomiko handiagoak dakarrenak, horrela lanpostu kualifikatu eta ongi ordaindu bat lortzeko aukera izanik, boterea bai ekonomiko eta soziala izatea ahalbideratuz.

Aipatzekoa da,  haurrek zenbat eta gehiago jakin aukera gehiago izango dituztela bere etorkizuneko lanpostuari begira, baina jakintza ez da hezkuntza formalarekin bakarrik lortzen, jakintza ez da soilik liburu akademikoetatik ateratzen. Heziketaren kontzeptua hau guztia baino zabalagoa da. Haurrek aske jolasten duten heinean sormena garatzen ari dira, horrela beraien etorkizunerako sormena garatuz eta era berean, benetan gustuko duten gaiak lantzeko aukera izango dute beraien garapena sustatuz. 

Beste post-ean Haurren Eskubideen Hitzarmenari buruz aritu ginen eta hor aipatzen ziren artikuluen artean, haurrek libre jolasteko eskubidea agertzen da, hain zuzen ere, 24. artikuluan. Haurrek, estres egoerak bizi dituzte egunero, etxeko lanez eta estraeskolarrez beteak, ez dute libre jolasteko aukera. Haien haurtzaroaz gozatzea garrantzitsua da, askotan, etorkizuneko heldu, etorkizuneko gizarte gisa ikusten ditugu, eta "onena" nahi dugu haientzat, guk eduki ez duguna, haientzako nahi dugu. Baino, haurrak haur izan behar dute, eta ez etorkizuneko heldu. Haiena da haurtzaroa eta gu haien eskubidea zapuzten ari gara, bai pertsona bezala eta bai gizarte bezala.