2016(e)ko martxoaren 18(a), ostirala

NOIZ AHAZTU GARA HAURRETAZ?



Gaur egun, herri edo hirietara joaten garenean, “seguru” sentitzen gara hainbat eta hainbeste “segurtasun neurrirekin”. Baina kontrola ezartzen da segurtasunaren izenean. Ahala herritar guztiok kontrolpean gaude, fikziozko segurtasun bat jasaten. 

Antzeko zerbait gertatzen dela esango genuke haur eta helduen egoerarekin. Haurrak kontrolpean edukitzeko, segurtasuna jartzen dugu aitzakia bezala, honela, gure alboan izan nahi ditugu gain-babesez baldintzaturik. 

Honela, haurrentzako teorikoki eginak dauden lekuak, helduak lasaitzeko eta haurrak kontrolpean izateko lekuak izan ohi dira. Adibide dugu parkeak; bertan, mugimendu sistematikoak ematen diren plastikozko gailuak ditugu, noski, segurtasunez beterik, bertan “askatasunez” ibili ahal izateko. Askatasuna deituko diogu hesiz betetako parke mugatu bati, hortaz, kaiola batean dagoen txoria  aske dago baita, kaiola barnean "aske".

Askotan, haurrak gure bizitzara moldatzen ditugu, honela, heldu txikiak prestatuz. Haurrei ez diegu haur uzten izaten baizik eta etorkizuneko heldu prestatzen ari gara haien orainean pentsatu gabe. Honela, gure bizitzara baldintzatzen ditugu; gaur egun tabernak “haur eskola txikiak” bilakatu direlarik. 

Gure herriak helduentzako prestaturik daude, etorkizuneko heldu bilakatuko diren horietaz ahaztuz, honela, hauentzako lekuak ere helduek pentsaturik sortzen dira. Egun, ez da haurren hitza kontuan hartzen, ez diegu haurrei adierazpen askatasuna bermatzen, ez diegu erabakiak hartzen uzten, ez diegu herritar aktibo izaten uzten. Hortaz, non egongo da geroko autonomia eta independentzia? Nola lortuko dugu gure haurrek demokrazia zer den jakitea guk inposaturiko txokoetan baldin badaude?

Has gaitezen haurrei entzuten.


https://www.youtube.com/watch?v=M8lJvHksemQ

2016(e)ko martxoaren 2(a), asteazkena

Gaur egungo umeak etxean jolasten dute eta bakarrik




Gaur egungo umeek gero eta denbora libre gutxiago dute eskolako lanak eta estraeskolarrak direla eta. Horretaz gain, deigarria da, daukaten denbora librea, gurasoen onarpenarekin, bideo-jokoetan  ematen dutela.
Mexikoko “Benito Juarez” ikastetxean ikerketa bat egin zuten (2015) 6-12 urte bitarteko haurrekin, bideo-jokoekin ematen zuten denbora aztertzeko. Lortutako ondorioetan ikus daitekenez, lehen hezkuntzako lehen mailakoen %37ak daukaten denbora librea bideo-jokoetan ematen dute eta seigarren mailakoek aldiz, %3a baino ez. Kasu hau Estatu Espainiarrean baita ikus dezakegu, Balentziako unibertsitateak (2014) 3 eta 14 urte bitarteko seme alabak zituzten gurasoei galdetu egin zieten, haien seme alaben aisia zela eta, bai kalitatea eta bai kantitatea. Ikerketa honen bidez, ume gehienek ez zutela beraien auzokideekin jolasten antzeman zuten (%4,1ek soilik), hala ere, haien neba arrebekin jolasten zuten (%63,8ak) naiz eta adin ezberdintasun handia izan. Beraien kide eta lagunekin %27,4k baino ez zuen jolasten eta gurasoekin, aldiz, %50a baino gehiagok.
Deigarriena, umeek helduekin denbora larregi ematen dutela da. Ikerketa hauetatik at, gure ingurura begiratuz gero, umeek beti helduen inguruan daudela antzeman dezakegu. Gurasoek beldurra dute, errepideak bakarrik zeharkatzean dauden arriskuengatik edota kontrolatu ezin duten egoerengatik, besteak beste. Honela, guraso horiek dituzten beldurrak haurrei transmititzen diete, horiek haurrengan eragina izanik.
Francesco Tonuccik “Haurren hiria” liburuan esaten zuen legez, haurrei haur izaten utzi behar zaie eta horretarako, umeek umeekin jolastu behar dute hauen askatasuna bermatuz. Arazoa beldurra izanik, hiri eta herri egitura seguruagoak egiten ikasi behar dugu eta haurrei bertan bizitzen irakatsi, modu seguru batean bizi eta jolas dezaten. Horretaz gain, Tonuccik, gaur egungo indibidualtasunaren inguruan hitz egiten du. Gaur egungo gizartea, indibidualista bilakatu da eta bakoitzak bere zer eginetan murgildurik dago, giza harremanak alde batera utziz. Egun, teknologia dela medio esaten da harremantzen jarraitzen dugula, nahiz eta harreman hauen kalitatea eztabaidagarria izan. Hala ere, hau, beste gai bateko eztabaidan murgiltzea izango litzateke.

Goian aipaturiko ikerketak osorik irakurriz gero behatu ondorengo linkak:

  •     Efe.(2012ko martxoak 15). Los niños cada vez juegan menos, solos, y utilizan la consola para entretenerse. El Mundo.


  • SALUD EN TABASCO
               Uso, abuso y consecuencias de los videojuegos en niños de 6 a 12años en una escuela de educación básica. Salud en tabasco. Identificación del fascículo (fechas y/o números). Tabasco Mexico: editorial*, Vol. 21, No. 1, Enero-Abril 2015, pp 12-16. ISSN 14052091

  •    Tonucci,F.(2004). La ciudad de los niños: un modo nuevo de pensar la ciudad.Salamanca, Espainia:Fund. German Sanchez Ruiperez.

Gaiarekin bat doazen bideoak:

                    Camino Escolar - pasos hacia la Autonomía Infantil https://www.youtube.com/watch?v=wOxAFy-R1No


                  Los niños que juegan libres tendrán mayor autoestima de adultos

 https://www.youtube.com/watch?v=TzpIH2GPojE