Gizarte Kapitalista batean bizi gara, horrek gure
haurren egunerokotasunean ondorioak dakartza. Sistema ekonomiko, politiko eta sozial honen ondorioz,
etekin ekonomikoak garrantzi handia du eta horretarako, lanpostu kualifikatu
bat lortu beharra dago, eta lanpostu kualifikatu hori lortzeko ikasketa kualifikatuak
burutu behar dira. Hortaz, haurrek presio gehiegi jasaten dute txikitatik ikasketa kualifikatu hauek burutzeko, estraeskolarren
beharra ikusten da gaur egun kualifikazio maila altua txikitatik lor dezaten, eskolarekin nahikoa ez delako, besteak beste, ingelesaren
estraeskolarra dugu adibide argiena.
Gaur egungo hezkuntzaren ikuspegia distortsionatua
dugu, hau da, gehiago jakinez gero, lanpostu hobeago bat lortuko dugu, etekin
ekonomiko handiagoak dakarrenak, horrela lanpostu kualifikatu eta ongi ordaindu
bat lortzeko aukera izanik, boterea bai ekonomiko eta soziala izatea ahalbideratuz.
Aipatzekoa da, haurrek zenbat eta
gehiago jakin aukera gehiago izango dituztela bere etorkizuneko lanpostuari
begira, baina jakintza ez da hezkuntza formalarekin bakarrik lortzen, jakintza ez da soilik liburu akademikoetatik ateratzen. Heziketaren kontzeptua hau guztia baino zabalagoa da. Haurrek aske jolasten duten heinean sormena
garatzen ari dira, horrela beraien etorkizunerako sormena garatuz eta era
berean, benetan gustuko duten gaiak lantzeko aukera izango dute beraien
garapena sustatuz.
Beste post-ean Haurren Eskubideen Hitzarmenari
buruz aritu ginen eta hor aipatzen ziren artikuluen artean, haurrek libre
jolasteko eskubidea agertzen da, hain zuzen ere, 24. artikuluan. Haurrek, estres egoerak bizi dituzte egunero, etxeko lanez eta estraeskolarrez beteak, ez dute
libre jolasteko aukera. Haien haurtzaroaz gozatzea garrantzitsua da, askotan, etorkizuneko heldu, etorkizuneko gizarte gisa ikusten ditugu, eta "onena" nahi dugu haientzat, guk eduki ez duguna, haientzako nahi dugu. Baino, haurrak haur izan behar dute, eta ez etorkizuneko heldu. Haiena da haurtzaroa eta gu haien eskubidea zapuzten ari gara, bai pertsona bezala eta bai gizarte bezala.